Auzokide batek, Anboto astekarian Jose Luis Lizundiak idatzitakoa bialdu deusku;
Bertan, Durangoko eta Ordiziako merkatuen konparazioa egiten dau, antzinatasunaz aparte bien arteko aldeak azalduz.
Aurreko asteburuan Bilboko egunkari baten gehigarriak Ordizia 500 años de una gran feria izeneko artikulu interesgarria zekarren. Bera irakurrikeran zenbait gogoeta bururatu zitzaizkidan, hala nola, nola konpontzen dira giputzak horrelako marketinga egiteko? Nola lortu du hain ospe handia, ez bakarrik Gipuzkoan, Euskal Herri osoan, Goierriko hiri historiko horrek bere asteroko merkatuarekin? Alderantziz, zergatik du hain hedadura eskasa Durangokoak? Konparazioan gure uria galtzaile, eztabaida barik.
Hasteko ez da egia, kronikariak dioen bezala, Euskal Herriko merkaturik zaharrena denik. Kazetariak dioenez 1512an Gaztelako erreginak eman omen zion ahala urteko eguazten guztietan merkatua egiteko. Gure urikoa, ordea, Bizkaiko jaunak “hiribildutasuna” berretsi zuenean, 1372ko urtarrilaren 20an; hau dio orduko erdaran “Do vos más, que hayades por mercado cada semana el sábado, en el lugar do hasta aquí fue usado...”. Beraz, Durangokoa 140 urte lehenagokoa da Ordiziakoa baino; hori, gutxienez, testuan ageri denez aurreragotik egiten zela nabarmentzen baita.
Konparaziorik ez du, zoritxarrez, Ordiziakoaren garrantzi modernoak eta gureak.
Arrazoiak : 1.Ordiziako Udalak batzorde berezi bat du horretarako; 2.Batzorde horretan parte hartzen dute herriko merkatari eta ostalariek; 3. Gipuzkoako Aldundiak, Goimen izeneko mendi nekazaritza elkargoak –gure “Urkiola” gisakoa – ere sustapen iraunkorra egiten dio merkatuari, baserritarren mesedetan; 4. Kutxa eta bankuek ere urteko zenbait feriatan babesa ematen diote; 5. Oraintsutik, hiper eta horrelakoen indarretik baserritarrei laguntzeko zerbitzu bulegoa jarri dute merkatutik etxera erosketak bidaltzeko; 6. Urtean zehar sei azoka-feria berezi antolatzen dituzte: artzainena, ardo eta gaztarena, Erdiarokoa, artisautzakoa, euskal jaiena eta Gabonetakoa; eta 7.
Ordiziar gizarteak dedikatzen dion ahalegin, babes eta marketinga. Gurean, baserritarrak umezurtz. Ondorioz: Ordiziak 7 eta Durangok 0. >>Anboto
Puertas abiertas/ Ate Irekiak
Hace 7 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario