2014/04/17

Andra Mariko iturria mugituko dute

Un grupo de vecinos y vecinas de Durango protagonizó el domingo una protesta simbólica para denunciar la intención de desplazar la fuente de Andra Mari. Según denuncian, el Ayuntamiento de Durango pretende con esta medida “hacer más sitio a las terrazas”. El Correo

"Me llevaron un 12 de noviembre de 1926 y me volvieron a traer el 1 de enero de 1990 y ahora me vuelven a trasladar para colocar dos mesas y ocho sillas a favor de una terraza de un bar”. Hau da Durangoko Andra Mariko iturriak izango duen izkribu berria, Durangoko Udalak taberna baten eskaera onartuz gero, interes publikoak alde batera utziz, interes partikularrak kontuan harturik.
Erabaki hau terrazen normatiba berriaren testuinguruan kokatu behar da. Durangotik zehar, terrazen araudia dela eta, beste adibide deigarri batzuk ikusi ditugu. Adibide gisa: eserleku publikoak zein aparkatzeko espazioak kendu, horiek terraza bihurtzeko, berdeguneak asfaltatu eta herri honetako hainbat plaza publiko (Santa Anakoa, kasu) mahaiz eta aulkiz bete…
Idazten dugunarekin argi utzi nahiko genuke, inondik inora ez gaudela tabernek terrazak izatearen aurka, udal honen terrazen araudiaren kontra gaudela baizik. Tabernak, desberdinak diren heinean, terrazen baimena kasuz kasu aztertu beharko litzateke, eta ez, orain arte egin den bezala, aurreko astakeria guzti horiek ahalbidetuta.
Iturriaren adibidea orain arte egin den araudiaren interpretaziorik larriena dela iruditzen zaigu. Udalak duen jarrera ezin daiteke onartu, iturria berea izango balitz bezala.
Gure ustez, terrazak tokian tokiko ingurura egokitu beharko lirateke. Durangoko herritarrok ezin dugu onartu Durangoko Udalaren politikak interes pribatuetan oinarritzea, eta are gutxiago negozio gutxi batzuen menpean aritzea. Beraz, Andra Mariko iturria dagoen lekuan uztea exijitzen dugu!

Iraultza Unzueta Solozabal eta Unai Lizarralde Muñoz, Durangoko herritar talde baten izenean

No hay comentarios: