2011/10/03

Hitzaldi zikloa/Ciclo de Charlas

Alde Zaharraren historiaren berri emateko hitzaldiak DAZen eskutik

Iturria: Anboto

Urritik abendura lau hitzaldi egongo dira Durangoko Udal Liburutegian.

Urritik abendura bitartean, Durangoko Alde Zaharraren historia ezagutzera emateko lau hitzaldi antolatu dituzte. Durangoko Alde Zaharra elkarteak antolatuta, hitzaldi guztiak gazteleraz izango dira, Udal Liburutegian, 19:00etan hasita.

Lehenengo hitzaldi biak Belen Bengoetxea EHUko irakasle eta arkeologoak emango ditu. Urriaren 6koan indusketa arkeologikoei buruz jardungo du; Bengoetxeak San Anako indusketetan parte hartu zuen. Alde juridikoa ere landuko dute, bizilagunei indusketek zelan eragin diezaiokeen argituz. Bigarren hitzaldia azaroaren 10ean eskainiko du, eta denboran zehar hiribilduak jasandako garapena izango du hizpide.

Azaroaren 24ko hirugarren hitzaldia Gerediagako kide Jon Irazabalek eskainiko du, eta Gerra Zibilak Durangori zelan eragin zion azalduko du; bonbardaketako irudiak ere erakutsiko ditu.

Laugarren eta azkeneko hitzaldia Javier Sagastizabal eta Jesus Iturraldek emango dute, abenduaren 1ean, eta urteetan zehar batutako kuriositate eta anekdota historikoak jakinaraziko dituzte.

No hay comentarios: