2013/01/14

Terrazak itsu baten ikuspuntutik

En el ayuntamiento de Durango se han aprobado varias ordenanzas sobre terrazas durante estos últimos años y en ninguna de las últimas legislaturas se ha hecho cumplir esa normativa.
Con la aprobación de la ley del tabaco,  el problema de las terrazas ilegales o no reguladas se ha acentuado hasta extremos insospechados.
El testimonio de una invidente nos da una idea de las dimensiones de esta ocupación del espacio público por parte de los establecimientos hosteleros.

Terrazen udal ordenantza, itsu baten ikuspegitik   

Durango - 2013ko urtarrilaren 11a, 08:53

Kalean ibiltzerakoan, itsuen erreferentzia horma izan ohi da; arautegi berriak hormaren eta terrazen artean espazio bat uztea exijituko du.

Kazetariagaz hitzordura, ordubetez tren geltoki berria ezagutzen eta memorizatzen ibili ostean agertu da Eli Berasaluze (Durango, 52 urte). Ez du arazo handirik topatu geltokian: "Zer gutxiago, XXI. mendean. Sinpleagoa egin ahal izango litzatekeela? Segurutik, eta praktikoagoa eta merkeagoa ere bai". Baina, ez da gaurko gaia. Terrazen udal ordenantza berriak itsuen bizimoduan lagundu ahal duena erakutsi gura du Berasaluzek. Eskutik heldu eta Ezkurdiko estalpeko hormara joaten laguntzeko eskatu du. "Gure gida horma da, bastoiaren gida da. Horregatik egon behar da espazio bat hormaren eta terrazaren artean. Ez da kapritxo bat, beharra da". Urrian onartutako arautegi berriak espazio hori egotea exijitzen du –kalearen arabera, metro bi gutxienez–, baina errekurtsoak tarteko oraindik ez dago indarrean. Hori frogatzen da estalpetik aurrera joan ahala, Berasaluzek terrazekin topo egin du-eta. Pareta libre ez edukitzera, erreferentzia galdu eta arazoak dauzka aurrera egiteko. Ordenantza, pauso garrantzitsua dela uste du: "Ezgaitasunak dauzkagunon helburua autonomoak izatea da, inori laguntza eskatu barik, eta horretan laguntzen du".
 Terrazak igarota, etxe-atari batean aurkitu du erreferentzia bere bastoiak. Gizon bat ateratzekotan dago, baina geldi eta isilik geratu da. "Txarrena isiltasuna da, ez dakizulako baten bat dagoen edo ez. Batzuk isilik eta geldi geratzen dira, ezjakintasunagatik". Jendeagaz inoiz ez ei du arazorik eduki, eta borondate onagaz terrazen erabiltzaileek ere neurria ulertuko dutela uste du. Taberna baten kanpoan mahai altu baten kafea hartzen daude lagun bi, eta horiekin topo egin du; adeitsu lagundu diote. Horrelako mahaiak ipini ahal izango dira aurrerantzean ere, baina zabalera handiena behean eduki beharko dute; bestela, itsuek goiko aldeagaz tupust egin ahal dute.

Ezkurdi ez da arazoak eduki dituen leku bakarra. Andra Maria inguruan jendeagaz eta terrazekin kontzentrazio handia egoten dela esan du. "Goienkalen ere sarritan segurtasun barik sentitu naiz". Normalean, bastoiagaz barik txakurragaz irteten du kalera. Berak lekuak ezagutu eta txakurrari erakusten dizkio, aginduen bidez. "Txakurrak oztopo horiek kentzen dizkit".

Ezkurdin berriro buelta hartu eta etxerako bidean doa Berasaluze. Jendeak egunerokoan kontuan hartuko ez lituzkeen hainbat xehetasun dauzka memorian gordeta. Honela hausnartu du: "Gaur egun, irudiaren munduan bizi gara, eta jendearentzako agian, gauza asko dira aldi berean barneratzeko. Gu, irudia ez izatera, igual gehiago heltzen gara oinarrizkora". Iturria: Anboto

No hay comentarios: