2014/05/06

Lau urte udalaren erantzunik gabe

Ostera ere kanpora irteteko beharra dugu, izan ere, 2010eko maiatzean eta 2012ko ekainean Udalarekin egindako batzarren ondoren, duela 4 urte luze, eta DAZ-en ekinaren ekinez, Hirigintza batzordeak idatzizko erantzuna eman digu orduko eskakizunen gainean. Hala ere, ez diete soluziorik ematen gure elkartea sortu zenetik, duela 11 urtetik hona, agertu diren arazoei.
Beraz, hedabideengana jo behar izan dugu, badirudi hori dela auzokideen ahotsa entzunarazteko modu bakarra.        

Gaur egun konpondu barik ditugun arazoak urte hauetan izan ditugun berberak dira:

-         Igogailuak: alde zaharreko eraikin gehienak zaharrak direnez, ez dago igogailurik. Azaroa larriagoa da, auzokide adineko asko bizi da-eta. Eskatzen dugu Udalak baliabideak eskaintzea interesatuta dauden komunitateei, administrazioko araudia zein den ezagutu dezaten eta, horrela, igogailua instalatzeko  beharrezko azterketa teknikoak egitea bideragarria eta errealagoa izan dadin. Beharrezkoa da igogailuak ezartzea bideratuko duen azterketa eta araudi bat egitea. Ez dakigu zein egoeratan dagoen PERCH plana (Alde Zaharra birgaitzeko plan berezia)
-         Karkabak: batzuk baino ez dira konpondu. Badakigu ez gaudela egoera ekonomiko onenean denei aurre egiteko, baina hori ez da oztopo bat ondo erabili daitezen eskatzeko: garbitasuna eta altzariak eta bestelako trasteak kentzea, batez ere, larrialdietarako bideak direlako eta hainbat zerbitzu (ura, gasa, argindarra) bideratzeko ere bai. Ebakuazio bidea ere izan daiteke.  

-         Zaborrak: agerian utzi nahi dugu zaborrontziak txarto erabiltzen dituztela auzokide, merkatari eta ostalari batzuek, eta beraz, zuzendu egin behar dute. Udalak, bere aldetik, araudia betetzeko exijitu behar du. Erabilera oker hori birziklatze katea apurtzen ari da. Baina edozelan ere, lurpean dauden egoera txarreko zaborrontziei dagokienez, ez da konpondu gune beltzetako arazoa, beraz, mantenua egiteko kontratatuta dagoen enpresari gune beltz horietan sortzen diren azaroak konpontzeko exijitu behar zaio, eta horixe izan behar da kontraturen oinarrizko baldintza. Halaber, azpimarratu nahi dugu lurpeko zaborrontzien ingurua, barrukoa zein kanpokoa, garbi izan behar dela.     
Kalea garbitzeko makina: ezinbestekoa da erabiltzea, baina garbitasuna egiten duen enpresak aztertu egin behar du zarata zelan gutxitu, goizean goiz zarata handia entzuten da-eta.  
Halaber, garbitasunaren araudiaren aspektu guztiak bete behar dira, eta Udaltzaingoak egin behar du horren jarraipena.
Zoru labainkorra: zoritxarrez, gero eta berri gehiago iristen ari zaizkigu Alde Zaharrean izaten diren erorketei buruz. Adibide moduan, azken osoko bilkuran, andre bat sartu zen aretoan zelan jausi berri zen kontatzera.    
-         Zaraten mapa: egin barik dagoela erantzun digute, eta ez da egia. Zaraten mapa, Udaleko Agenda 21ek proposatuta, IMAEk egin zuen 2008an. Borondate politikoa falta izan da neurri zuzentzaileak aplikatzeko. Auzokideek ipinitako kexek ez dute erantzunik, araudia ez da betetzen eta udal administrazioak ez du beteko denik bermatzen. Auzokide asko babes barik sentitzen dira zaratari buruzko araudia aplikatzen ez delako, eta administrazioak ez du hura betearaztea bere gain hartzen, ezta arazoa konpontzeko bitartekorik ipintzen ere. Denboraz, agerian geratu da ez dagoela benetako borondate politikorik. Araudia onartu zen eta han geratu zen, paperean, eta udaltzaingoak oso jarrera epela erakusten du betearazi behar denean.   



-         Terrazak: egokitutako espazioa baino gehiago okupatzen dute eta, leku batzuetan, oztopatu egiten da zenbait jarduera egitea, esaterako umeak jolastea. Terraza batzen denean, araudiak ezarritako ordutegia bete behar da eta kontu handiz ibili atera daitekeen zaratarekin. Terrazak aisialdirako elementuak dira, beraz, ez dira lehentasunezkoak, izan ere, udaleko akzioaren bat ikusita, nahitaezkoak direla dirudi.
-         Zirkulazioa: ez da behar den moduan errespetatzen kaleetako zirkulazioaren noranzkoa (baliteke seinaleak falta izatea). Bestalde, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, bizikleten eta patineteen erabilera zorrotz kontrolatu behar da.  
-         Herritarren segurtasuna: udaltzainen presentzia gutxiegia da, erabat, bai egunez bai gauez, bereziki. 

Udaltzain arrastorik ez dago Alde Zaharrean, eta auzokide askoren iritziz, eraginkortasun eza nabaria da.
Benetako protokolo publikoak batzen dituen plan bat egin beharko litzateke, hedabideekin batera, araudia betearazteko auzokideen eskubideak urratzen dituzten aspektuak, zaratak, delinkuentzia eta ekintza bandalikoak ematen diren kasuen aurrean.    

Udalak herritar banakakoari uzten dio, ustez, delitu ekintzak salatzeko ardura. Guk ordea, uste dugu Udalak berak jardun beharko lukeela ofizioz. Zergatik egin behar du herritarrak salaketa Udalaren obligazioa ofizioz jardutea bada? 
Azpimarratu gura dugu araudiak/ordenanatzak bete beharreko udal legeak direla, eta Udalak berak landu eta onartu dituela.

No hay comentarios: