En el ayuntamiento de Durango se han aprobado varias ordenanzas sobre terrazas durante estos últimos años y en ninguna de las últimas legislaturas se ha hecho cumplir esa normativa.
Con la aprobación de la ley del tabaco, el problema de las terrazas ilegales o no reguladas se ha acentuado hasta extremos insospechados.
El testimonio de una invidente nos da una idea de las dimensiones de esta ocupación del espacio público por parte de los establecimientos hosteleros.
Terrazen udal ordenantza, itsu baten ikuspegitik
Durango - 2013ko urtarrilaren 11a, 08:53
Kalean ibiltzerakoan, itsuen erreferentzia horma izan ohi da;
arautegi berriak hormaren eta terrazen artean espazio bat uztea
exijituko du.
Kazetariagaz hitzordura, ordubetez tren geltoki berria ezagutzen eta
memorizatzen ibili ostean agertu da Eli Berasaluze (Durango, 52 urte).
Ez du arazo handirik topatu geltokian: "Zer gutxiago, XXI. mendean.
Sinpleagoa egin ahal izango litzatekeela? Segurutik, eta praktikoagoa
eta merkeagoa ere bai". Baina, ez da gaurko gaia. Terrazen udal
ordenantza berriak itsuen bizimoduan lagundu ahal duena erakutsi gura du
Berasaluzek. Eskutik heldu eta Ezkurdiko estalpeko hormara joaten
laguntzeko eskatu du. "Gure gida horma da, bastoiaren gida da.
Horregatik egon behar da espazio bat hormaren eta terrazaren artean. Ez
da kapritxo bat, beharra da". Urrian onartutako arautegi berriak espazio
hori egotea exijitzen du –kalearen arabera, metro bi gutxienez–, baina
errekurtsoak tarteko oraindik ez dago indarrean. Hori frogatzen da
estalpetik aurrera joan ahala, Berasaluzek terrazekin topo egin du-eta.
Pareta libre ez edukitzera, erreferentzia galdu eta arazoak dauzka
aurrera egiteko. Ordenantza, pauso garrantzitsua dela uste du:
"Ezgaitasunak dauzkagunon helburua autonomoak izatea da, inori laguntza
eskatu barik, eta horretan laguntzen du".

Terrazak igarota, etxe-atari batean aurkitu du erreferentzia bere
bastoiak. Gizon bat ateratzekotan dago, baina geldi eta isilik geratu
da. "Txarrena isiltasuna da, ez dakizulako baten bat dagoen edo ez.
Batzuk isilik eta geldi geratzen dira, ezjakintasunagatik". Jendeagaz
inoiz ez ei du arazorik eduki, eta borondate onagaz terrazen
erabiltzaileek ere neurria ulertuko dutela uste du. Taberna baten
kanpoan mahai altu baten kafea hartzen daude lagun bi, eta horiekin topo
egin du; adeitsu lagundu diote. Horrelako mahaiak ipini ahal izango
dira aurrerantzean ere, baina zabalera handiena behean eduki beharko
dute; bestela, itsuek goiko aldeagaz tupust egin ahal dute.
Ezkurdi ez da arazoak eduki dituen leku bakarra. Andra Maria inguruan
jendeagaz eta terrazekin kontzentrazio handia egoten dela esan du.
"Goienkalen ere sarritan segurtasun barik sentitu naiz". Normalean,
bastoiagaz barik txakurragaz irteten du kalera. Berak lekuak ezagutu eta
txakurrari erakusten dizkio, aginduen bidez. "Txakurrak oztopo horiek
kentzen dizkit".
Ezkurdin berriro buelta hartu eta etxerako bidean doa Berasaluze.
Jendeak egunerokoan kontuan hartuko ez lituzkeen hainbat xehetasun
dauzka memorian gordeta. Honela hausnartu du: "Gaur egun, irudiaren
munduan bizi gara, eta jendearentzako agian, gauza asko dira aldi berean
barneratzeko. Gu, irudia ez izatera, igual gehiago heltzen gara
oinarrizkora".
Iturria: Anboto