2016/04/13

IRITZI-INKESTAREN ONDORIOAK-Durangoko Alde Zaharra

D.A.Z., Durangoko Alde Zaharra elkarteak, 2015ean, galdetegi bat bidali zien Durangoko Alde Zaharreko auzokideei eta, bertan, komertzioak dituzten herritarrei ondoko gaiei buruzko iritzia eskatu eta ezagutzeko: zaborrak/garbitasuna; zarata/eragozpenak; gune publikoak eta erabilera, karkabak; bide segurtasuna eta herritarren segurtasuna eta administrazioarekiko harremanak.


Batutako galdetegietatik ateratako ondorioak batu eta entregatu genituen, emaitzei puntuazio forma emanez. Bigarren zati honetan, auzokideek eta merkatariek orduko galdetegian egindako ekarpenak batu ditugu, iradokizunak, ideiak kexak. Horiek guztiak letra kurtsiboan ageri dira. Txosten honetan, beraz, DAZek auzokideek emandako iritzien transkripzio literala egin du. Halaber, aztergai hauetarako DAZek egiten duen proposamena ageri da, eta hori bera izango da gure lanaren ibilbide-orria. Analisia hiru multzotan aurkeztu dugu, gaika, eta bakoitza bere aldetik lantzea erabaki dugu, haien artean denbora tartea utzita.

 Lehen multzoa: garbitasuna, zaborrak eta eragozpenak oro har.

 Bigarren multzoa: gune publikoak eta karkabak.

Hirugarren multzoa: herritarren segurtasuna eta administrazioarekiko harremana.

No hay comentarios: