D.A.Z., Durangoko Alde Zaharra elkarteak, 2015ean, galdetegi bat bidali zien
Durangoko Alde Zaharreko auzokideei eta, bertan, komertzioak dituzten herritarrei
ondoko gaiei buruzko iritzia eskatu eta ezagutzeko: zaborrak/garbitasuna;
zarata/eragozpenak; gune publikoak eta erabilera, karkabak; bide
segurtasuna eta herritarren segurtasuna eta administrazioarekiko
harremanak.
Batutako galdetegietatik ateratako ondorioak batu eta entregatu genituen, emaitzei
puntuazio forma emanez. Bigarren zati honetan, auzokideek eta merkatariek orduko
galdetegian egindako ekarpenak batu ditugu, iradokizunak, ideiak kexak. Horiek guztiak
letra kurtsiboan ageri dira. Txosten honetan, beraz, DAZek auzokideek emandako
iritzien transkripzio literala egin du.
Halaber, aztergai hauetarako DAZek egiten duen proposamena ageri da, eta hori bera
izango da gure lanaren ibilbide-orria.
Analisia hiru multzotan aurkeztu dugu, gaika, eta bakoitza bere aldetik lantzea
erabaki dugu, haien artean denbora tartea utzita.
Lehen multzoa: garbitasuna, zaborrak eta eragozpenak oro har.
Bigarren multzoa: gune publikoak eta karkabak.
Hirugarren multzoa: herritarren segurtasuna eta administrazioarekiko harremana.
Puertas abiertas/ Ate Irekiak
Hace 8 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario